XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorioa norbanako ekinbidearen erorketea eta beste taiukera errezagoetara itzultzea izan zen: merkataritza eta industria erabat erori egin ziren eta berorregaz batera Inperioko ekonomia, toki bakoitzak bere erabilpenerako bakarrik behar izaten zituenak sortzen zituelako, batez ere nekazaritzako eta eremu txikiko bihurtu zen.

2. Giza-egitura

Printzegoaren etorrerarekin erromatar giza-egiturak ez zuen Errepublikaren azken gizaldietan izan zanarengandik alde handirik izan.

Dena dela giza-egituraketan garrantzi handiko eragina izan zuten alderdiak aurkeztu ziren.

Guztien artean garrantzitsuena erromatar giza piramidearen goi-goian princepsa gainkatzearena izan zen, talde menperatzaileek gizabizitzan elementu berri eta beharrezko hori kontuan hartuz egituratu zitezenaren beharrizana edukiz.

Beste elementu garrantzitsu bat lurraldeetako biztanlegoaren mailaz-mailako osaketa izan zen.

1. Senatu maila

Augustusek senatuan egin izandako garbitasunen ostean senatore kopuru zenbakia 600ean ezarrita gelditu zen, eta kopuru horrek Printzego aroan zehar aldaketa nabarmenik gabe iraun zuen.

Senatore izateko beharrezkoa zen ondasun kopuru gutxiena, 1.000.000 HSra jaso zen (equitesen 400.000koen aldean).

Ekintzapide mailan gutxiengo hori zabaltasun guztiz gainditzen zen eta senatoreek, batez ere ogasun mugiezinezkoekin osatuta egoten ziren ondareen jabe izanez, guztiz aberatsak izan ziren.

Goi mailakoen jaiotza-kopuru urriaren eta enperadore batzuk (Tiberius, Caligula, Claudius, Nero, Domitianus) senatuko oposizioan jarraian egindako garbitasunen ondorioz errepublikar aroko antzinako senatuko leinuetatik zetozen sendiak ezabatzen joan ziren.

Taldearen arrotasuna zaindu zuten eta nobilitasa osatzen zuten.

Hasiera baten talde horretan errepublikar jaurpidearen bakar-min teorikoa eta egoera berriarenganako onarpen praktikoa baiño ez zeuden.

Nobilitasa bere politika eraginean makaltzen joan zen eta beraz baita bere ekonomia-aginpidean ere.

Senatuko sendi zaharren ezabaketak itxitako hutsuneak betetzeko eta senatuari bizi modu berria emateko asmoz zaldun mailatik etorritako gorengo homines noviak batu ziren.

Hasiera baten italiako herrietatik eta geroago gehien erromatartuta (Boetica, Narbonensis, Africa, Asia, etab.) zeuden lurraldeetatik zetozen.

Lurraldeetatik etorri izan arren euren sendi-ohitura, eziketa eta baita aurretiko bizimodu profesionalak zirela eta, Erromatar Inperioaren helburuekin guztiz batera zetozen gizakiak ziren.